Ramon Serras Nazioarteko Argazki Mostra bisitatzeko azken astea da

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 15a, 13:15

Juan Aldabaldetreku, Wilco Westerduin, Eli Garmendia eta Felix Sanchez, Zarauzko XXX. Nazioarteko Argazki Mostrako protagonistak erdian, oroigarria eskuan dutela. (Aritz Mutiozabal)

Hilaren 22ra arte, igandea, egongo dira ikusgai Juan Aldabaldetreku, Wilco Westerduin, Eli Garmendia eta Felix Sanchez Arrazolaren lanak Sanz Eneako erakusketa aretoan.

Gaur zortzi itxiko dute joan den azaroaren 25az geroztik Sanz Enea kultur etxean bisitatu daitekeen Ramon Serras Nazioarteko Argazki Mostra. 30. edizioa du eta ohi bezala, prestigio handiko argazkilarien lanek osatzen dute erakusketa. Urteurren borobilerako Juan Aldabaldetreku, Wilco Westerduin, Eli Garmendia eta Felix Sanchez Arrazolaren argazkika bildu dituzte, zehazki, eta orotariko lanak aurkeztu dituzte.

Gauzak horrela, Aldabaldetrekuk, Madrilen bizi den argazkilari zarauztarrak, modako argazkilaritza eta erretratugintza lantzen duten irudiak ekarri ditu; Eli Garmendia tolosarrak bere buruari egindako autoerretatuak  bikoiztuta edota hiruzkotuta; Jatorriz herbeherearra den Wilco Westerduin euskal heritarrak inguruko paisaiak, Zumaiako Flyscha, baita zenbait eraikin zahar ere; Felix Sanchez Arrazola oñatiarrak, azkenik, kirol fotokazetaritza jorratzen duenez gero, atletismo eta lasterketa mundutik gorde dituen hainbat momentu paratu ditu.

Esan bezala, datorren asteko igandera arte izango da lan horiek guztiak ikusteko aukera, egunero, 18:30etik 20:00etara.

 

Erlazionatuak

Prestigiodun foto-finishak

Aritz Mutiozabal 2022 aza 30 Zarautz