Udalak argitaratu du Salberdingo etxebizitza tasatuen onartu eta ez onartuen behin-behineko zerrenda

Onintza Lete Arrieta 2023ko urt. 16a, 14:13
Salberdingo R14 lursailean egingo duten eraikinaren irudia. (Zarauzko Udala)

R14 lursailean 92 etxebizitza tasatu egingo ditu udalak, eta bihartik hilaren 30era egongo da erreklamazioak aurkezteko epea.

Zarauzko Udalak 92 etxebizitza tasatu eraikiko ditu Salberdinen, R14 izeneko lursailean, eta gaur argitaratu du zozketan parte hartzeko onartuen eta ez onartuen zerrenda, behin-behinean.

Orain, hamar eguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko. Bihar bertan irekiko dute epea, eta hilaren 30era arte egongo da zabalik. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Zarautz Lur erakundearen bulegoan, erreklamazioa egiteko arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.

92 etxebizitza horiek Amenabar enpresak egingo ditu. Horietatik lau mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat izango dira, bina logelakoak. Beste guztiak etxebizitza normalak izango dira, horietatik zazpi bi logelakoak, eta 81 etxebizitza, berriz, hiru logelakoak.

Zerrendak: