Bueltan dira Urtetako San Sebastian jaiak

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 17a, 10:15
Urtetako mus txapelketa. (Aritz Mutiozabal)

Azken urtetako etenaren ondoren, sansebastianetan murgilduko dira berriro ere Urteta auzoan, eta Urtetako Neska-Mutil Ardoak egitarau betea prestatu du bizilagunak jai giroan murgiltzeko.

Ostiralean bertan abiatuko dituzte auzoko jaiak Urtetan, Sebastian Deunaren egunarekin, eta bi asteburutan izango dute zer ospatua bertako bizilagunek. Gainera, bertaratzeko autobus zerbitzua izango da: ostiral honetan, igotzeko 10:00etan eta jaisteko 13:30ean; eta datorren iganderako, igotzeko 10.00etan eta 12:00etan, eta jaisteko 14:30ean.

EGITARAUA

Urtarrilak 20, ostirala
Sebastian Deunaren Eguna

  • 10:30. Meza Nagusia
  • 11:00. Hamaiketakoa, auzo elkartean. Goiz osoan, Amets Etxaide eta Irati Orbegozo izango dira giroa alaitzen.
  • 21:00. Bertso afaria auzo elkartean. Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin, Aratz eta Mariak jotako doinuekin alaituta.
  • Jarraian, erromeria goizeko ordu txikiak arte.

Urtarrilak 21, larunbata

  • 16:00. Urtetako XXIII. Mus Txapelketa Azkarra. Izen-ematea: 20 euro.

Urtarrilak 22, igandea

  • 10:30. Meza Nagusia.
  • 11:00. Hamaiketakoa, auzo elkartean.
  • Ondoren, herri kirol festa Izeta Harri-jasotzaile Eskolako neska-mutilen eskutik.
  • Goiza amaitzeko, sokatira desafioa auzoko Neska-Mutil ardoaren eta ezkonduen artean
  • Goiz osoan, Aratz eta Maria trikitilariak giroa alaitzen
  • 18:30. Erromeria Elustondo anai arrebekin.

Urtarrilak 28, larunbata

  • 22:30. Kontzertuak auzo elkartean: GZR taldea lehendabizi, eta Fan&Go ondoren.


Urtarrilak 29, igandea

  • Eguerdian, Neska-Mutil ardoko kideek omenaldi bazkaria eskainiko diete auzoko edadetuei.