Hotz Zarautzek 27.000 euro bildu zituen iaz antolatutako elkartasun jardueretan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 18a, 16:00

Zarauzko GKEak errefuxiatuen alde lan egiten duten bost elkarteetara bideratuko du zenbateko hori.

Hotz Zarautz Gobernuz Kanpoko erakundeak jakinarazi du 27.000 euro bildu dituela joan den 2022an parte hartu duen ekitaldietan. Hala nola, Gabonetako bigarren eskuko azoka, Zarautz Abesbatzaren kontzertu solidarioa, La Perlako Gabonetako txokolatada solidarioak eta Getaria-Zarautz zeharkaldia. Horrez gain, bestelako laguntzak ere jaso ditu, Aiako Udalarena, esaterako.

Bada, bildutako diru hori guztia pertsona errefuxiatuekin lanean diharduten elkarteetara bideratuko dutela zehaztu dute. Honako bost hauetara, zehazki: Zaporeak elkartea, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH), Ukraina-Euskadi elkartea, Poloniako Katowice-Caritas eta Irungo Harrera Sarea.