'El falsificador de pasaportes' filma izango da ikusgai Modelon gaurtik astelehenera

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 20a, 09:00

Maggie Peren alemaniarrak zuzendu du ikus-entzunezkoa eta Alemania nazian dago kokatuta. Nortasunez aldatu duen judu gazte baten gorabeherak kontatu ditu bertan.

Haurrek ere izango dute eurei zuzendutako zinemaz gozatzeko aukera asteburuan, Yoko oporretan filma emango baitute igandean. Udako oporraldian bakarrik geratuko da protagonista hiru lagunak bidaian joan direlako, eta horri aurre nola egingo dion jasoko du filmak.

Urtarrilak 20, ostirala
20:00. El falsificador de pasaportes

Urtarrilak 21, larunbata
19:15. El falsificador de pasaportes
22:15. El falsificador de pasaportes

Urtarrilak 22, igandea
16:45. Yoko oporretan    
19:15. El falsificador de pasaportes

Urtarrilak 23, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El falsificador de pasaportes
20:30. El falsificador de pasaportes