Zarauzko Ezker Abertzaleak herri batzarra eta bertso bazkaria egingo ditu larunbatean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 23a, 09:40
Artxiboko irudian, herri batzar bat. (Utzitakoa)

Barne prozesu feministaren eta Mollerri deitu duten prozesu estrategikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean 9:30ean hasita.

"Mugarri" izango da larunbata Zarauzko Ezker Abertzalearentzat. Hala adierazi dute, behintzat, komunikabideei igorritako oharrean. Urtebetetik gora iraun duen lanketa bikoitzaren ondorioak aurkeztuko dituzte herritarren aurrean: barne prozesu feministarenak, batetik, eta Mollerri prozesu estrategikoarenak, betetik. Aurreratu dutenez, bi prozesuak "gorabeheratsuak eta ekarpen, hausnarketa eta emozioz beteak" izan dira.

Dena den, prozesuk ez dira herri batzarreko hizpide bakarrak izango, zeren eta aztergai izango dituzten beste alorretako batzuk dira, besteak beste, ikasturteko erronkak eta egutegia, Zarauzko Topagunearen aurkezpena, Arrano eta Arranopolarako ideia eta asmoak, eta maiatzean egingo diren Udal Hauteskundeak.

Horrez gain, bertso bazkaria ere antolatu dute 14:30erako. Uxue Alberdi, Haimar Sorazu eta Mantxi izango dira kantuan arituko diren bertsolariak eta Babajana menua. Ezker Abertzaleak argitu duenez, bertso bazkarira joateko ez da beharrezkoa izango aurrez Herri Batzarrean parte hartzea eta Arrano tabernan eros daitezke txartelak txartelak.