Metabertsoaren gakoak ezagutzeko asmoz

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 25a, 11:10
Pedro Lozano atzoko ekitaldian, Modeloan. (ZarautzOn)

Gaian aditua den Pedro Lozanok hitzaldi dotorea eskaini zuen atzo, ZarautzOnek antolatutako saioan.

Metabertsoan espezializatutako teknologien azterketaz arduratzen den Imascono enpresako sortzaile Pedro Lozanok hitzaldi interesgarri eskaini zuen atzo arratsaldean, Modelo aretoan. ZarautzOn elkartea antolatu zuen saioa, metabertsoaren gaia sakonago ezagutzeko aukera eskaintze aldera herritarrei. 

Hitzaldiren helburua izan zen metabertsoa osatzen duen ekosistema digitala ulertzea eta mundu birtualak eskaintzen dituen gaur egungo aplikazioetako batzuk jakitera ematea. Antolatzaileek adierazi dute dotore joan zela ekitaldia, eta jende ugari bertaratu zela.