Urteko lehen literatur solasaldia egingo dute euskaraz bihar, Sanz Enean

Aritz Mutiozabal 2023ko urt. 25a, 17:40
Nerea Loiolak gidatuko ditu Sanz Eneako literatur solasaldiak. (Erein)

Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburua izango dute aztergai, 18:30etik aurrera. Aurrerantzean Nerea Loiola idazleak dinamizatuko ditu saioak.

Sanz Enea liburutegia elkartzen diren irakurle taldeentzako 2023ko lehen seihilekorako egutegia prest dago. Hitzorduak zehaztuta, eta irakurgaiak ere aukeratuta dituzte, udaleko Kultura Sailak urte hasieran jakitera eman zuenez.

Euskarazko solasaldiak Nerea Loiola idazleak gidatuko ditu aurten, eta 2023ko lehen saioa bihar egingo dute; 18:30ean hasiko da, Sanz Enean bertan (gainerako saioak ere ordu berean izango dira, hileko ostegunetan) Lehen irakurgaia Olga Tokarczuk-en Erabili goldea hilen hezurren gainetik  izango da, Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczekek euskaratua.

Ondorengo solasaldiak honako hauek izango dira:

  •  Otsailak 23, osteguna. Ene herri txikia (Gaël Faye).
  • Martxoak 23, osteguna. Azken etxea (Arantxa Urretabizkaia).
  • Apirilak 27, osteguna. Etxea (Paco Roca).
  • Maiatzak 25, osteguna. 13 ipuin (Luisa Carnés).
  • Ekainak 15, osteguna. Eskuan beti zerbait (Maialen Berasategi).