Kirol Sarien irabazleek gaur jasoko dituzte oroigarriak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 27a, 09:00
2019ko Kirol Sariak. (Zarauzko Udala)

Modelo aretoan izango da ekitaldia 19:00etan hasita, eta 2022ko kirolari zein kirol talde onenei egingo diete aitortza. Aipamen bereziak ere izango dira.

2022an herriko kirolari eta kirol talde onenak izandakoek gaur jaso dute udalaren aitortza. Joan den abenduan jakinarazi zituzten irabazleen izenak, eta hauek arratsaldean jasoko dituzte oroigarriak, 19:00etatik aurrera Modelo aretoan hasiko den ekitaldi berezian.

Era horretara, Karmele Ezenarrok emakumezko kirolari onenaren saria jasoko du eta Erik Balentziagak gizonezko onenarena. 

Talde onenen alorrean, berriz, ZKE saskibaloiko emakumezko seniorrak eta ZKE futboleko mutik jubenilak sarituko dituzte. Biek ala biek maila igotzea lortu zuten joan den denboraldian. Entrenatzaile onenaren saria, berriz, Denis Sanchezek jasoko du urte luzez Zarauztarra Txirrindulari Elkartean egindako lanagatik.

Beste lau sari kirol sari ere banatuko ditu udalak: Kirol Bizi saria Antonio Gonzalez Txabarriri, Kirol ibilbidearen aitortza Luixito Garciari, aipamen berezia iaz zendu zen Juan Jose Beraziertori herriko txirrindularitzari eman zion guztia eskertzeko, eta kirol babesletza onenaren saria Asti Pinturak enpresari.