Plaieroak 2022-2023

Hondartzako Futbol Txapelketako sailkapenak ikusgai

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urt. 31a, 10:00
Plaieroetako zortzigarren jardunaldia. (Aritz Mutiozabal)

Joan den larunbatean jokatu zuten plaieroetako zortzigarren jardunaldia eta jan den astean baino estuago daude mutilen multzoak. Nesken taldean, berriz, Orbela - Limossek jarraitzen du buruan.

Hondartzako Futbol Txapelketako lehen fasea amaitzar da eta ezin estuago daude sailkapenak. Mutilen A multzoan Balearri-Astillero eta Kosta Hortz Klinika taldeak lidergoan berdinduta daude. B multzoan, berriz, Telesforo Erretegia lehen sailkatuak puntu bakarreko aldea ateratzen die bigarren eta hirugarren diren Asti Pinturak eta Arrano taberna taldeei. Nesketan, azkenik, punturik galdu gabe jarraitzen du Orbela - Limoss taldeak zazpitik zazpi irabazita. Dena den, bi puntu atzetik besterik ez du Kebidek taldea, eta azkena izango den hurrengo jardunaldian elkarren aurka aritiko dira bi taldeak.