'La ballena (The Whale)' filma egongo da ikusgai gaurtik astelehenera Modelon

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 4a, 10:00

Oscar sarietarako hiru izendapen jaso ditu ikus-entzunezkoak, eta, tartean, gizonezko aktore onenaren sarira irabazteko hautagai da Brendan Fraser. Bestalde, haurrei zuzendutako eskaintzarik ere izango da asteburuan.

Eskarmentu handiko Darren Aronofsky zinegileak zuzendu duen La ballena (The Whale) filma emango dute gaurtik astelehenera bitartean Modelon. Oscarretan zuzendari onenaren saria irabazteko hautagai izan zen Aronofsky 2011ean Black Swan filmagatik, eta oraingo honetan hiru izan dira jaso dituen izendapenak. Tartean, protagonista gorpuztu duen Brendan Fraser aktore ezagunaren. Gizonezko aktore onena izateko hautagai da.

Charlie Ingeleseko irakasle bakartiaren papera jokatuko du Fraserrek. Obesitate larria du Charliek eta bere alaba nerabearekin harremana berreskuratzen ahaleginduko da filmean.

Helduek ez ezik, haurrek ere izango dute zinemaz gozatzeko aukera asteburuan; izan ere, El asombroso Mauricio animaziozko filma emango dute gaur eta bihar arratsaldean. Kaleko katua da Mauricio eta dirua irabazteko iruzur perfektua du, baina bere plana ez da uste bezain ondo aterako.

Otsailak 4, larunbata
16:45. El asombroso Mauricio 
19:15. La ballena (The Whale)
22:15. La ballena (The Whale)

Otsailak 5, igandea
16:45. El asombroso Mauricio
19:15. La ballena (The Whale)

Otsailak 6, astelehena (ikusleen eguna)
17:00.La ballena (The Whale)
20:30. La ballena (The Whale)

Otsailak 7, asteartea
20:30 Saio originala: Decision to Leave