'Decision to leave' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan, Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 7a, 09:45

Cannesko zinema jaialdian zuzendari onenaren saria jaso berri du Park Chan-Wook zinegile korearrak Decision to leave filmagatik. Gaur iluntzean, 20:30etik aurrera, Modelo aretoan izango da ikusgai jatorrizko hizkuntzan, azpitituluekin.

Misterioa eta maitasun istorio bat uztartzen dituen thrillerra da Chan-Wook bere azken lanean aurkezten duena. Hae-Joon detektibe beteranoa da protagonista, eta gizon baten heriotza susmagarria ikertzen ari da mendi baten tontorrean. Laster, hildakoaren emazteaz susmatzen hasiko da, baina emakumez sentitzen duen erakarpenak ezegonkortu egingo du ikerketa.