Jokin Eizmendi munduko gizon indartsuenari harriak nola altxa erakusten

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 7a, 14:30

252 kiloko harria altxatu zuen Martins Licis letoniarrak igandean, Joseba Ostolazaren Harri Eskolan trebatzen aritu ondoren; tartean, harrijasotzaile zarauztarrarekin.

Martin Licis munduko gizonik indartsuena izendatu zuten 2019an, eta azken egunetan Euskal Herrian ibili da, indarrarekin erlazionatutako herri kirolak ezagutzen. Hain zuzen ere, Aian, Joseba Ostolazaren Harri Eskolan harria jasotzen ikasteko hainbat saio egin ditu.

Igandean harri jasotze jaialdi berezi batean parte hartu zuen, Abadiñoko (Bizkaia) probalekuan, Unknown Strength izeneko jaialdian. Bertan izan ziren Licis, eta Ostolazaren eta Izetaren harri eskoletako hainbat harri jasotzaile; jatorri letoniarra duen kirolariak, besteak beste, 252 kiloko harria jasotzea lortu zuen. 

Joseba Ostolazaren eskolan harriarekin trebatzen aritu deneko bideo bat ere argitaratu da, eta bertan, Jokin Eizmendi harrijasotzaile zarauztarra ikusten da Licisi hainbat argibide ematen.