'Llaman a la puerta' eta 'Yuku eta Himalaiako lorea' filmak emango ditzute asteburuan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 11a, 09:00

Hainbat film entzutetsu zuzendu dituen Manoj Nelliyattu Shyamalan zinegilearen azken lana da Llaman a la puerta eta Dave Bautista eta Rupert Grint dira haren aginduetar aritu diren aktoreetako batzuk.

Manoj Nelliyattu Shyamalan zinegilearen azken lana emango dute gaurtik astelehenera Modelon: Llaman a la puerta. Besteak beste, El sexto sentido edota Multiple film ezagunak zuzendu ditu zinema zuzendariak eta oraingo honetan bahiketa bati buruzko istorioa kontatuko du. Hainbat aurpegi ezagun ere badira aktoreen artean; hala nola, Dave Bautista eta Rupert Grint (Harry Potter sagan Ron Weasley gorpuztu zuen aktorea).

Horrez gain, Yuku eta Himalaiako lorea haurrei zuzendutako filma ere emango dute gaur eta bihar. Euskarazko bertsioan eskainiko dute belgikar jatorrikoa den animaziozko filma.

Otsailak 11, larunbata
16:45. Yuku eta Himalaiako lorea
19:15. Llaman a la puerta
22:15. LLlaman a la puerta

Otsailak 12, igandea
16:45. Yuku eta Himalaiako lorea
19:15. LLlaman a la puerta

Otsailak 13, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Llaman a la puerta
20:30. Llaman a la puerta