Salberdingo R14ko etxebizitza egokitu zaienen zerrenda ikusgai

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 10a, 17:25
Salberdingo R14 promozioko etxeen zozketa. (Juan Luis Romatet)

Zarauzko Udalak eta Amenabar enpresak publiko egin dute atzoko zozketan etxebizitza tasatua egokitu zaienen zerrenda.

Salberdingo R14 lursailean eraikitzekoak diren Erregimen Bereziko 92 Udal Etxebizitza Tasatuetatik 88 zozkatu zituen atzo Amenabar enpresak Aritzbatalde pilotalekuan egin zen ekitaldi irekian. Loteria ontzira zozketarako onartutako 960 eskariren bola sartu zituzten, eta 20. zenbakidun bola izan zen ontzitik ateratzen lehena; horien ondoren atera zituzten beste 87ak.