Inauteriak 2023

Galtxagorri bihurrien kalejirarekin hasi dira inauteriak Zarautzen

Mireia Galarza Bastida - Urtzi Oteiza 2023ko ots. 18a, 10:58

Atzo, arratsaldean, Musika Eskolatik hasita, Galtxagorrien kalejira izan zen, Jalgi dantza-taldea, Zarautz Trik, Goizeko Ihintza txistulari taldea eta Zarakatun batukadaren eskutik.

Inauteriak iritsi dira eta mozorroz, kolorez eta alaitasunez beteko dira kaleak asteburuan. Gaur eguerdian botako du txupinazoa Koxme baleak, baina atzo arratsaldean ere inauteri giroan murgildu zen herria, Musika Eskolatik hasita, Galtxagorrien kalejira egin baitzuten, Jalgi dantza-taldeak, Zarautz Trikek, Goizeko Ihintza txistulari taldeak eta Zarakatun batukadak.