'Holy Spider' filma emango dute gaur Modelon jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2023ko ots. 21a, 09:00

Danimarkan bizi de Ali Abbasi zinegile irandarrak gogor kritikatu bere herrialdean sexuarekiko eta moralitatearekiko duten ikuspegia Holy Spider thrillerrarekin. Gaur iluntzean izango da ikusgai jatorrizko hizkuntzan, azpitituluekin.

Holy Spider thriller handi bat da, baina era berean Irango gai tabuak azaleratzen dituen film bat. Sexua, prostituzioa, biluztasuna eta drogen erabilera. Orain artea, zinema irandarrean agertu ez diren elementuak pantailaratu ditu Ali Abbasi zinegileak, baina Europatik lan eginez eta Jordaniak filmatuz egin du. Hori guztia bere sorterrian ezinezkoa izango izango litzateke. Ikuspegi moral hori kritikatzea arriskutsuegia izango zatekeen beretzat.

Gaur iluntzean, 20:30etik aurrera, Modelo aretoan ikusteko aukera izango da jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin. Filmak emaitza onak izan ditu eta sariak ere jaso ditu han-hemengo zinemaldietan; aipatzekoa da, esaterako, Zar Amir-Ebrahimik aktore onenaren saria jaso zuela Cannesen eta Sevillan

Filma 2001ean kokatzen da. Teherango kazetari bat Mashhad hiri santuan ospe txarrena duten auzoetan murgilduko da feminizidio batzuk ikertzeko. Laster konturatuko da tokiko agintariek ez dutela inolako presarik arazoa konpontzeko. Krimenak gizon bakar baten lana dira, hiria bere bekatuez garbitzen duena eta prostitutei gauez erasotzen diena.