Herria zuritu egin da arratsaldeko lehen orduan

Gorka Eizagirre 2023ko ots. 27a, 17:00

Eguerdi partean elurra bota du herrian, eta 15:00 aldera zertxobait trinkotu du kostalderaino.

Aurreikuspen guztien arabera, elurra zegoen gaurko iragarrita, baita kostaldean ere, eta azkenean egin du. Eguerdian hasi da, baina kostatu egin zaio trinkotzea. Kresalaren eraginez gutxitan geratzen da geruza zuriaren azpian herria, nahiz eta herritarrek ilusiorik bazuten; hiruzpalau urte izango dira azken elurtetik.

14:00 aldera gogorxeago ekin dio elurra botatzeari, eta ordubete geroago, herria zuritu eginda, nahiz eta hainbat soilgunerekin. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, urtzen joan da herri barruko guztia, eta elur arrastoak mendi aldean geratu dira.