"Imajinarioa oso inportantea zen nik jokatzen nuen garaian"

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 1a, 10:00

Athelticek Jose Angel Iribar eta Andoni Zubizarreta atezain ohiak elkartu ditu zarauztarraren 80. urtebetetzearen harira. Gaur da bere eguna eta bere irudiari egin diote azpimarra, errefernetea izan baitzen Zubizarretarentzat eta ondorengo belaunaldientzat.

Jose Angel Iribar Athleticeko atezain zarauztar mitikoak eta gaur egun klubeko ohorezko presidentea denak 80 urte bete ditu. Horrez gain, Euskal Herriko futbolaren ikur garrantzitsuenetakoa ere bada eta Athleticek omenaldi berezia egin nahi izan dio urtebetetze eguenan. Horretarako, Andoni Zubizarreta klubeko beste atezain mitikoarekin elkartu du Bilboko taldearen historia aztertzeko. Haiek bezala Athleticen jokatu duten atezainak zerrendatuz egin dute solasaldia.

Omenaldi gehiago ere prestatu ditu Athleticek atezain ohia omentzeko. Asteburuko jardunaldiari begira, esaterako, lehen eta bigarren mailako taldeei proposatu die atezainek beltzez jokatu dezatela. Ligaren eta epaileen oniritzia jaso dutela jakinarazi dute, gainera. Aurrez, klubarekin duten taldeei ere egin zieten eskaera bera.

Bada, Iribarrek jantzi ohi zuen beltz koloreko elastikoa da, hain justu, bi atezain historikoen arteko solasaldiaren abiapuntua.