Bertso-sorta

Hirurak oker

Inaxio Uria 'Isasti' 2023ko mar. 4a, 14:30

Mutil koskor bat doinuan, ondorengo bertso-sorta helarazi du Zarauzkohitza.eus atarira Inaxio Uria Isasti-k.

-1-
Kalean zehar zijoazela
bi lagun lasai berbetan
Bereganatzen ikusi zuten
gizon baldarra benetan
Eta elkarri ezan zioten
begiratuaz penetan
arinagoa izango zela
bere gazte garaietan
Zalantzik gabe ezbeharren bat
zuen bere zangoetan

-2-
Batek zioen istripuren bat
gertatuko zitzaiola
Besteak berriz,horrelakorik
ezin zeikela inola
Lehendabiziko begiratuan
berak antzeman ziola
Horretarako ez zela behar
sendagileen eskola
Mokor hezurra hain zuzen ere
zuela hark hala nola


-3-
Adostasuna urrun zegoen
bikotearen artean
Aldamenera hurbildua zen
elbarria bitartean
Une horretan lotsa kontuak
utzirik alde batean
Arratsalde on!! Esan orduko
galdetu zuten katean
Bietatikan nor ote zen ba
asmatu zuena betean

-4-
Gizagaixoa goibel zegoen
heldu zenean parera
Eta galderak entzun ondoren
etzuen aldatu jarrera
Hala argiro aitortu zien
zein zen bere egoera
Bi laguneri eman nahiean
dena jakite aukera
Zehaztasunez azaldu ere
arrazoian gora behera

-5-
Hirurok oker pentsatu dugu
Ez naiz ni izan bakarra
Sabel haizeak libratze asmoz
egina dut nik indarra
Baina orduan ez da irten,ez
ezpero nuen puzkarra
Ta ezustean hor azaldu da
galtzetara kaka zaharra
Horregaitikan nabil orain ni
hanka zabal ta baldarra