Plaieroak 2022-2023

Eguzkia lagun, hamaikagarren jardunaldia jokatu dute plaieroetan

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 5a, 12:45

Goizean goizeko hotza ez da oztopo izan jokalarientzat, eta eguraldi ederra lagun, Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldi ederra eskaini dute aste honetan jokatu duten taldeek.

Bigarren astez jarraian, Hondartzako Futbol Txapelketako jardunaldia jokatu dute asteburu honetan. Gaur goizean izan dituzte jokoan hamaikagarreneko partidak, 09:00etan hasita.

Senior mutilen A multzoak  eta emakumezkoak aritu dira nor baino nor, eta senior mutilen B taldekoek ez dute jardunaldirik izan, atzeratuta geratu zen partida bat salbu: Il Capo eta Salegi taldeen artekoa.

Goizeko lehen minutuetan hotza izan da nagusi, baina eguraldi eguzkitsua izan dute lagun, beraz, inolako oztoporik gabe jokatu ahal izan dituzte aste honetako partidak. Lehen zatian ikusle gutxi agertu da, baina bigarrenerako, jada giroa epeltzen hasi duenerako, herritarrak bertaratzen hasi dira kirol ekitaldia jarraitzera, bai hobdartzara bai melekoira.

Senior mutilak A taldea
1. Kosta Hortz Klinika - Mamba FC 3-1
2. Euskalduna Taberna - S.F. Txanela 0-0
3. Talai Mendi Kanpina - Asergroup 5-1
4. Otamendi - MRW 3-0
5. Balearri-Astillero - Garcia Edari Banaketak 6-0

Senior neskak
6. Kebidek - Kirkilla-Enea Jatetxea 1-1
7. Itxas-Lur Taberna - Shelter-Pukas 0-6
8. Mayflower - Euskalduna Taberna 4-2

Senior mutilak B taldea
9. Il Capo - Salegi 2-0