Plaieroak 2022-2023

Plaieroetako mutilen lehenengo fasea amaituta, ikusgai daude sailkapenak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 7a, 14:00
Joan den asteburuan jokatutako plaieroetako 11. jardunaldia. (Aritz Mutiozabal)

Balearri-Astillero taldea izan da A multzoko onena eta Telesforo erretegia gailendu da B multzoan. Neskek, bien bitartean, bigarren fasearekin aurrera jarraitzen dute.

Joan den asteburuan jokatu zituzten Hondartzako Futbol Txapelketako mutilen liga erregularreko azken partidak eta datorren jardunaldian ekingo diete final zortzirenetako kanporaketei. A multzoan Balearri-Astillero taldeak amaitu du lidergoan eta B multzoan Telesforo erretegiak.

Neskek, berriz, bigarren faseko bigarren jardunaldia jokatu dute, azken aurrekoa.