Ikusi gaurko Emakumearen Nazioarteko Egunerako herrian izango den egitaraua

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mar. 8a, 08:30

Aldarri moreak herri hartuko du egun osoan izango diren ekitaldietan. Udalak eguerdien irakurriko du adierazpen instituzionala, eta talde feministek arratsalderako deitu dituzte mobilizazioak.

Emakumearen Nazioarteko Eguna dugu gaur, Martxoaren 8a, eta urtero legez ekitaldia ugari prestatu dituzte herriko eragileek, ikastetxeek zein udalak gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna aldarrikatzeko. Hauek dira eguneko hitzordu nagusiak:

Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna

  • 12:00. M8ko adierazpen instituzionalaren irakurketa, udalbatzar aretoan.
  • 18:30.  M8. Sozialismoa eraiki mobilizazioa Urola Kostako Itaiak antolatuta, Lege Zaharren enparantzan.
  • 19:00. Koordinadora feministak deitutako manifestazioa Denon bizitzak, erdigunean lelopean Emakumeen* Etxetik abiatuta.
  • 20:00. Koordinadora feministaren Irradaka dantza eta ekitaldia, Lege Zaharren enparantzan.
  • 20:00. Bost minutun antzerkia, Modelo aretoan.