Etzi hasiko dira asfaltatze lanak Gaztainpe plazan

Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 12:30
Gaztainpe plaza. (Zarauzko Udala)

Ostegunean, behin-behineko desbideraketa egingo da Gaztainpe kalean, 20:00etatik gauerdira arte, eta hurrengo egunetan ere desbideraketa puntualak aurreikusten dira.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, ostegun honetan emango zaie hasiera Gipuzkoa kalea, Salegi eta Lapurdi kaleekin batzen dituen bide zatiaren asfaltatze lanei. Egun horretan, Gaztainpe kalean, behin-behineko desbideraketa egingo da, 20:00etatik gauerdira arte

Halaber, asfaltatze eta margoketa lanak bukatze aldera, ondorengo egunetan ere desbideraketa puntualak egingo dituztela aurreratu du udalak.