'Los reyes del mundo' eta 'Lau ahizpa magikoak' filmak emango dituzte asteburuan

Aritz Mutiozabal 2023ko mar. 31a, 09:00

Haurrei zuzendutako filma larunbat eta igande arratsaldean izango da, euskaraz, eta helduena ikusteko, ohi bezala, hainbat emanaldi programatu dituzte astelehena bitartean, Modelo aretoan.

Los reyes del mundo Laura Mora zinegile kolonbiarraren film dramatikoa da, Donostiako Zinemaldiko azken edizioan Urrezko Maskorra erdietsi zuena. Medellíngo bost kale mutilen istorioa du kontagai pelikulak: erresumarik, legerik eta familiarik gabeko bost errege dira, nolabait ere lur sakratuaren bila abiatuko direnak.

Bestetik, haurrei zuzendutako Lau ahizpa magikoak eskainiko dute asteburuan. Lau elementuetako bat -sua, ura, lurra eta airea- menderatzen du ahizpa bakoitzak, eta horretan oinarritzen da filma.

EGITARAUA
Apirilak 1, larunbata
16:45. Lau ahizpa magikoak
19:15. Los reyes del mundo
22:15. Los reyes del mundo

Apirilak 2, igandea
16:45. Lau ahizpa magikoak
19:15. Los reyes del mundo

Apirilak 3, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Los reyes del mundo
19:30. Los reyes del mundo

Apirilak 4, asteartea
19:30. Saio originala: El caftán azul (jatorrizko hizkuntzan  azpitituluekin)