Plaieroak 2022-2023

Kanporaketetako fasean murgilduko dira plaieroak

Aritz Mutiozabal 2023ko api. 1a, 10:30

Igande honetan jokatuko du denboraldiko hamahirugarren jardunaldia, 09:00etan hasita. Gizonezkoek final-laurdenak izango dituzte jokoan, eta emakumezkoek, berriz, finalerdiak.

Gero eta gutxiago geratzen da Hondartzako Futbol Txapelketako final handirako. Hitzordu gogoangarria maiatzeko lehen asteburuan izango da, eta hilabete hau erabakigarria izango da ezbairik gabe plaietako talde parte hartzaileentzat. Izan ere, txapelketa azken txanpan sartu da.

Igande honetan, adibidez, Ligako eta Kopako gizonezkoen multzokoek final-laurdenetako kanporaketak jokatuko dituzte. Norgehiagoka irabazten dutenak finalerdietarako sailkatuko dira, apirilaren 23an jokatuko direnak.

Emakumezkoak ere bi multzotan banatuta, Ligan eta Kopan, finalerdiak izango dituzte jokoan. Hauek, ordea, bi partidetara erabakiko dute kanporaketa. Aste honetan joanekoa izango dute, eta hiru aste barru  itzulikoa; talde onenek finalerako txartela lortuko dute.

PARTIDAK
Senior Neskak
1. Itxas-Lur Taberna - Mayflower
2. Shelter-Pukas - Euskalduna Taberna
3. Orbela - Limoss - Talai-Mendi Kanpina
4. Kebidek - Kirkilla-Enea Erretegia

Senior Mutilak Liga
5. Balearri - Astillero - Celso Castro
6. Euskalduna Taberna - Asti Pinturak
7. Telesforo Erretegia - Asegroup
8. Kosta Hortz Klinika - Arrano Taberna

Senior Mutilak Kopa
9. Otamendi - Garcia Edari Banaketak
10. Deam team - Ulacia Bidaiak
11. Tivoli taberna - Mamba FC
12. Kirkilla-Enea Erretegia - Pukas - Shelter