Jendetza eta festa giroa Garagardo Azokako irekieran

Urtzi Oteiza - Juan Luis Romatet 2023ko api. 6a, 12:00

Zarauzko, eskualdeko eta Euskal Herri osoko garagardo-zaleen bilgune izango da Zarauzko Munoa Aste Santuko egun hauetan. Zarauzko Errugby Taldeak antolatzen duen Garagardo Azokak zabaldu ditu dagoeneko bere ateak eta lehen orduetatik jende andana bertaratu da.

Omenaldirako txanda ere izan da lehen orduetan: azokaren hastapenetan beharrezko laguntza eskaini zuten Ana Mari Esnal eta Miguel Anjel Juaristi omendu dituzte antolatzaileek.