Zubiaurre Zahar kalea asfaltatuko dute datorren astean

Juan Luis Romatet 2023ko api. 7a, 10:00
Apirilaren 11tik 19ra bitartean egingo dituzte lan hauek, gauez. (Zarauzko Udala)

Zarauzko Udalak abiatutako Asfaltatze planaren barruan, datorren astean Zubiaurre Zahar kaleko zorua berritzeari ekingo diotela iragarri dute. 

Herriko zenbait kaleetako zorua konpondu eta berritzeko Asfaltatze plana abiatu du Zarauzko Udalak. Duela egun batzuk Asti bidean egin zituzten lanak, eta orain, udalak iragarri duenez, Zubiaurre Zahar kaleko zorua asfaltatzeari ekingo diote. Udalak adierazi duenez, datorren astean egingo dituzte lan horiek, eta aipatu kaleaz gain, suhiltzaileetako biribilgunea ere asfaltatuko dute. 

Inguru horretan autoen joan-etorri handia izaten denez, asfaltatze lanak gauez egingo dituztela ere adierazi du udalak, apirilaren 11tik 19ra bitartean, 22:00etatik goizaldeko 6:00etara.

Behin lan hauek amaituta, Mitxelena kalea izango da, udalaren arabera, asfaltatzen hurrengoa.