Eskualdeko hainbat harri-jasotzailek jantzi dute txapela ETB1eko 'Harri Herri' saioan

Andrea Zipitria 2023ko api. 11a, 13:05
None

Emakumezko kategorian Lierni Osa zarauztarra izan da txapela jantzi duen harri-jasotzaileetako bat. Gizonezkoetan, berriz, lehia irabazi duen taldeko partaide izan dira Aimar Galarraga eta Gorka Etxeberria oriotarrak zein Jokin Eizmendi eta Imanol Royo zarauztarrak.

Eskualdeko makina bat jasotzailek parte hartu dute harri-jasotzea oinarri duen ETB1eko Harri Herri saioan. Finala, atzo ospatu zen eta lehia estua izan bazen ere, emakumezkoen kategorian, Ergobia taldeak jantzi zuen txapela. Bertako partaide izan da Lierni Osa zarauztarra. Garaipena lortu ez bazuen ere, Maddi Gesalaga zarauztarra iritsi zen finalera, emakumezkoen kategorian.

Gizonezkoetan, bestalde, Etxauri taldearen izenean jokatu zuten Hodei Iruretagoiena eta Andoni Iruretagoiena aiarrek eta Aimar Irigoien errezildarrak. Parez pare ibili ziren Aimar Galarraga eta Gorka Etxeberria oriotarren eta Imanol Royo eta Jokin Eizmendi (Paulo Azpiazuren ordez) zarauztarren Etxauri taldearen aurka. Azken hauek lortu zuten lehen postua.

Guztira, hiru saiok – bi finalerdi eta final nagusia- osatu dute programa, guztiak ere Abadiñoko probalekuan grabatuak.

Ikusi hemen finalaren saioa osorik.