Zozketa

Pagoeta Fest jaialdirako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Erredakzioa 2023ko api. 17a, 11:00

Pagoeta Fest jaialdia antolatu dute apirilaren 21etik 23ra Aiako Zingira kanpinean, eta antolatzaileen eskutik, larunbaterako bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere erabiltzaileen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko dituen topaketa izango da Pagoeta Fest, apirilaren 21etik 23ra bitartean, datorren ostiraletik igandera, Pagoeta Natur Parkean gozatu ahal izango dena; Aiako Zingira kanpinean, hain justu ere.

Familia osoari zuzendutako askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak, ibilaldi eszenikoak eta instalazio artistikoak antolatuko dituzte. Bertan parte hartuko dute Euskal Herriko, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako artistek eta konpainiek: Barre Taldea, Jean Philippe Kikolos, Teatro Sobre Ruedas, Maite Guevara, Las XL, Las Polis, Nando Caneca, Domi Circo, Maleta Company eta Cie Balancetoi.

Zarauzko Hitzak jaialdiko larunbateko jardunaldirako bi sarrera zozkatuko ditu, Pagoeta Festen eskutik. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.