'Return to Seoul' ikusteko aukera izango da gaurko saio originalean

Aritz Mutiozabal 2023ko api. 18a, 10:00

Modelo aretoan izango da ikusgai Davy Chou zinegilearen pelikula berriena, 19:30etik aurrera.

Davy Chou zinegile kanbodiarrak idatzi eta zuzendutako fikziozko bigarren film luzea da Return to Seoul, nazioarteko hainbat ekoizpen etxeren artean egindako pelikula dramatikoa. Filmak Freddieren (Ji-Min Park) istorioa du kontagai: bera adoptatutako 25 urteko neska bat da, eta Hego Koreara bidaiatuko du bere familia biologikoaren bilatzeko asmoarekin.

Canneseko Zinema Jaialdian estreinatu zuten iazko maiatzaren 22an Un Certain Regard sailean, baina All The People I'll Never Be izenburupean. Gerora hartu zuen Return to Seoul izena. Gaur, 19:30ean, saio originalaren barruan ikusgai izango da Modelo aretoan, jatorrizko hizkuntzan –ingelesez, fr4ntsesez eta korearrez–, gaztelaniazko azpitituluekin.