Zozketa

Zarauzko Hitzak zozkatu du Pagoeta Fest jaialdirako sarrera

Erredakzioa 2023ko api. 20a, 17:00

Pagoeta Fest jaialdia antolatu dute asteburu honetarako, apirilaren 21etik 23rako, Aiako Zingira kanpinean, eta antolatzaileen eskutik, larunbaterako sarrera bikoitza zozkatu du Zarauzko Hitzak bere erabiltzaileen artean. Dagoeneko badu irabazlearen izena.

Artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko dituen topaketa izango da Pagoeta Fest, apirilaren 21etik 23ra bitartean, ostiraletik igandera, Pagoeta Natur Parkean gozatu ahal izango dena; Aiako Zingira kanpinean, hain justu ere.

Zarauzko Hitzak jaialdiko larunbateko jardunaldirako sarrera bikoitza zozkatu du, Pagoeta Festen eskutik, eta Ana Esnal Iruretagoiena izan da sariduna.