Antzerkia eta txotxongiloa uztartzen dituen 'Chatungla' taularatuko dute bihar Modelon

Aritz Mutiozabal 2023ko api. 22a, 11:15

Antzerkia Familian programaren barruan, Teatro Silfo konpainia murtziarrak bere proposamen artistiko eskainiko du, 16:45ean.

Teatro Silfok Chatungla obra eskainiko du bihar arratsaldean Modelo aretoan, Antzerkia Familian egitasmoaren barruan. Antzerkiaren magia eta ilusioa txotxongiloen ikusgarritasunarekin uztartutako lana proposatuko du Murtziako konpainiak, 16:45ean hasita.

Sara eta Barbara animalia fantastikoen zaintzaileak dira, txapaz, egur pusketez eta lanabes zaharrez egindakoak. Izaki berezien taldea osatzen dute, eta, orain, prest daude ikuskizun handi eta ausart batean agertzeko.

Hiru urtetik aurrerako edozein haur, gazte eta helduk gozatzeko moduko ikuskizuna da. Sarrerak 4 euro balio du, eta Modeloko lehiatilan daude salgai edo Kutxabankeko atari digitalean