'Corten' film laburren emanaldia antolatu dute bihar arratsalderako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 28a, 12:00

Modelo aretoan egingo dute Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak antolatuta, eta lau ikus-entzunezko erakutsiko dituzte guztira.

Film laburren emanaldi berezia hartuko du bihar 19:15etik aurrera Modelon. Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak antolatu du saioa eta lau ikus-entzunezko hautatu ditu Corten izenpean.

Bada, emango dituzten lau film labur artean dago Aritz Lazkano euskal zinegilearen Hezur berriak. 23 minutu irauten ditu eta euskaraz eskainiko duten bakarra izango da, hain justu. Hori bai, gaztelaniaz azpititulatuta egongo da. Beste hirurak, berriz, honakoak dira: Sergio Garayren El último Valls de J. S., 14 minutukoa; Marina Munarrizen Vas a ser mi memoria siempre, 8 minutukoa; eta Angel Santosen Así vendrá la noche, 14 minutukoa. Azken film laburrari lotuta, gaztelaniazko azpitituluak izango ditu; izan ere, ingelesa ere hitz egiten dute ikus-entzunezkoan agertzen diren pertsonaiek.