'Los tres mosqueteros: D'Artagnan' filma emango dute gaurtik asteartera bitartean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko api. 29a, 09:15

Astelehena jai eguna denez, egun bat luzatu dute asteburuko zinema eskaintza Modelon. Gainera, haurrei espresuki zuzenduriko ikus-entzunezkorik ere izango da, El hotel de los líos. García y García 2, han zuzen ere.

Bi film ikusteko aukera izango da asteburu luze honetan Modelo aretoan: Los tres mosqueteros: D'Artagnan eta El hotel de los líos. García y García 2. Biak ere abenturazkoak izango dira, nahiz eta bigarrengoan komedia den genero nagusia.

Los tres mosqueteros: D'Artagnan Martin Bourboulon zinegileak zuzendu du eta Eva Green eta Vincent Cassel aktore ezagunak dira bere aginduetara aritu diren bi aurpegi ezagunenentakoak. Edonola ere, François Civil izan da D'Artagnan mosketari entzutetsua gorpuztu duena. Filma astea arte izango da ikusgai; izan ere, egun bat atzeratu dute astelehenenko jai egunaren ondorioz.

El hotel de los líos. García y García 2, berriz, gaurtik astelehenera ikusteko parada izango da. Ana Murugarren zinema zuzendari nafarraren lana da eta barrez leherraraziko ditu Modelora bertaratzen diren gaztetxo guztiak.

Apirilak 29, larunbata
16:45. El hotel de los líos. García y García 2
19:15. Laburmetrai emanaldia: "Corten (Selección de cortometrajes)"
22:15. Los tres mosqueteros: D'Artagnan

Apirilak 30, igandea
19:15 El hotel de los líos. García y García 2
22:15 Los tres mosqueteros: D'Artagnan

Maiatzak 1, astelehena
16:45 El hotel de los líos. García y García 2
19:15 Los tres mosqueteros: D'Artagnan

Maiatzak 2, asteartea
17:00 Los tres mosqueteros: D'Artagnan
19:30 Los tres mosqueteros: D'Artagnan