Udal eta foru hauteskundeak 2023

Bihar goizean osatuko dituzte Zarauzko hauteskunde mahaiak

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 1a, 12:30
Hauteskunde mahaia. (Hitza)

Ausazko prozedura informatiko egingo dute, 09:00etan, udalbatzar aretoan.

Osteguneko ohiko osoko bilkuraren amaieran jakinarazi zuten bezala, bihar goizean Zarauzko hauteskunde mahaiak osatzeko ekitaldia egingo dute udaletxeko udalbatzar aretoan, 09:00etan hasita.

Ausazko prozedura informatiko baten bitartez, hauteskunde mahaiak osatuko dituzten zarauztarrak erabakiko dituzte. Ondoren, hautatuak izan diren herritarrei jakinarazi egingo zaie.