'Los buenos modales' filma emango dute bihar eta etzi

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 6a, 09:00

Gaur ez da zinema emanaldirik izango, Literaturiako ekitaldiak daudelako.

Marta Diaz zinegilearen komedia da Los buenos modales, Malagako Zinema Jaialdian estreinatu zutena lehiatik kanpo. Lau protagonisten arteko gorabeherak kontatzen dituen istorio dibertigarria da, Elena Irureta, Gloria Muñoz, Carmen Flores eta Pepa Aniorte aktoreen eskutik.

Manuela eta Rosario bi ahizpa dira, familiako sekretu baten ondorioz urteetan elkarri hitzik esan gabe egon ondoren, biloben urtebetetzean ustekabean berriz elkartzen direnak. Haurrek beren zaintzaileei esker ezagutu dute elkar, Trini eta Milagros, lagun banaezinak, bizitza osoko bizilagunak. Txikiak bereizten dituen gatazkez jakiten dutenean, garbitzaile hauek, baldarkeriaz, maitasun handiz eta zentzugabekeria apur batez, beren familiak adiskidetzen saiatuko dira.

Maiatzak 7, igandea
19:15. Los buenos modales

Maiatzak 8, astelehena
17:00. Los buenos modales
19:30. Los buenos modales

Maiatzak 9, asteartea (ikusleen eguna)
19:30. Saio originala: Conspiración en El Cairo