Zarautz Rugby Taldeak ez du lortu Santanderren aurkako kanporaketa gainditzea

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 8a, 09:45

Astin jokatutako itzuliko partida irabazi duen arren, ezin izan du sailkatu Ohorezko Mailara igotzeko finalera. Puntu bakarraren aldeagatik galdu du finalaurrekoa.

Gutxigatik, baina Gesalaga-Okelan Zarautz Rugby Taldeak ezin izango du estatuko maila gorenera igotzeko finala jokatu. Hiru punturen aldegatik irabazi zion atzo Mazabi Santander Independiente RC (Kantabria, Espainia) taldeari finalaurrekoaren itzuliko partidan: 18-15. Hori horrela, garaipena ez zen aski izan kanporaketa iraultzeko; izan ere, lau puntuko errenta eskuratu zuen Santanderreko taldeak joanekoan: 17-13.

Alcobendas (Madril, Espainia) izan da finalera sailkatu den beste aldea, mailaz igotzeko hautagai nagusia, eta nagusitasunez egin du, gainera. Finalaurrekoetako kanporaketako bi partidak aise irabazi ditu: 9-40 joanekoan eta 47-26 larunbatean jokatutako itzulikoan.