'Fatum' eta 'Mavka: Basoaren zaindaria' filmak emango dituzte asteburuan

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 13a, 09:00

Juan Galiñanesen estreinako film luzea da Fatum, eta gaurtik astelehenera ikusi ahal izango da Modelo aretoan.

Luis Tosar aktorearen eskarmentuarekin kontatuz, Galiñanesek debuta egin du Fatum izeneko thrillerrarekin; aurretik animaziozko lan laburrak eginak zituen. Tosarrekin batera, ondorengoek osatu dute aktore taldea: Álex García, Elena Anaya, Arón Piper, María Luisa Mayol eta Pepa Graciak.

Haurrei zuzendutako filma euskaraz izango da, eta Mavka basoko arimari buruzkoa izango da. Animazioko film honetako pertsonaiak maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu
ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean.

Maiatzak 13, larunbata
16:45. Mavka: Basoaren zaindaria
19:15. Fatum
22:15. Fatum

Maiatzak 14, igandea
16:45. Mavka: Basoaren zaindaria
19:15. Fatum

Maiatzak 15, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Fatum
19:30. Fatum