Maiatzeko ezohiko bilkura ikusgai

Erredakzioa 2023ko mai. 14a, 13:00

2019-2023 agintaldiko azken udalbatzarra egin zuten joan den ostegunean. Ezohiko izaera izan zuen bilkurak; udal hauteskunde kanpainan murgiltzen zirela medio, hil bukaeran ospatzen dena aurreratzea erabaki zuten.

Gauzak horrela, bi gai  landu zituzten: alde batetik, TAO zerbitzuaren kontratua mahai gainean utzi zuten, eta, bestetik, behin-behineko onespena eman zioten Irita eta Amillubi eremuko planari.