Ben Stillerri eskainiko dio Photomuseumek gaurko saioa

Aritz Mutiozabal 2023ko mai. 19a, 10:30
Ben Stiller 'Zoolander 'filman.

Aktore eta umoregile estatubatuarraren ibilbidea aztertuko dute 18:00etatik aurrera.

Gela programaren barruan, Ben Stiller umoregile, aktore, zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarraren ibilbidea izango dute aztergai. Saioa doakoa izango da, eta ohi bezala, 18:00etan hasiko da.

Aktore moduan, Something About Mary (1998), Mystery Men (1999), Zoolander (2001) eta Tropic Thunder (2008) bezalako filmeengatik egin da ezagun. Bestalde, nabarmentzekoa da The secret life of walter Mitty (2013) lana, non zuzentzeaz gain, aktorea eta ekoizle lanak ere egin zituen.