Argazkizale elkartearen talde erakusketa zabalduko dute bihar Torre Luzean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 25a, 16:00

Bihar Torre Luzean zabalduko duten erakusketan ikusgai izango den argazkietako bat. (Jokin Izar)

Mostra ekainaren 25era arte egongo da ikusgai eta hogei argazkilariren lanak biltzen ditu, guztira.

Udalak Zarauzko Argazkizale Elkartearekin urtero antolatu ohi duen erakusketa bihar zabalduko dute Torre Luzean. Bertan elkarteko hogei kidek ateratako irudiak bildu dituzte eta ekainaren 25era arte izango dira ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Zehazki, honako argazkilari hauen lanak erakutsiko dituzte: Isabel Agirretxe, Ane Ajuria, Unai Alberdi, Zorak Arruti, Jon Atxutegi, Joxe Mari Azkargorta, Marimar Castro, Marisa Di Santo, Luis Epelde, Arantxa Etxeberria, Rodolfo J. Glass, Celina Gorostizagoiza, Arbil Iciar, Jokin Izar, Aitor Juaristi, Edurne Kaperotxipi, Lorentxo Portularrume, Patricia Schaan, Joxe Ramon Zabala, Alberto Zarobe.

Gogoratu, Zarauzko Argazkizale Elkartearen beste erakusketa bat ere badagoela ikusgai egunotan. Joan den astean Santa Klara komentuan zabaldu zutena, hain justu ere. Horrez gain, Arbil Iciarrek bakarkako beste erakusketa bat ere badu Emakumeen* Etxean.