Skastik lagun artean amaitu du bere ibilbidea

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 29a, 12:05

Zarauzko musika taldeak larunbat gauean eskaini zuen azken kontzertua Hiruputzu gaztetxean eta hunkigarria izan zen saioa.

Skasti musika taldeak betiko esan du agur. Dena den, aurrez azken kontzertua eskaini nahi izan du sorterrian, ibilbidearen amaiera lagunen artean ospatzeko.

Horren erakusle da Zarauzko musika taldeak jaso zuen atxikimendua; izan ere, goraino bete zuten Hiruputzu gaztetxea larunbat gauean 200 lagunek. Hala, bertaratuak ia bi orduz aritu ziren Skasitiren zuzeneko doinuen erritmora azkenekoz dantzatzen eta haien kantuak abesten. Skastiko kideek beren lehenengo kantuak zein berrienak jo zituzten, eta, amaieran, besarkada beroak malkoekin nahastu ziren. Harrotasun malkoak eta malenkoniatsuak, aldi berean.

Argazkiak: Pedro Amundarain