Emakumeen Pala Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte gaur arratsaldean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko mai. 29a, 13:05

Urtetako Frontoian jokatuko dituzte bi partidak 19:15etik aurrera. Zelaia eta Furundarena, Iraola eta Manterolaren aurka ariko dira lehenengo norgehiagokan eta Azkoaga eta Martinez de Cabredo, Lertxundi eta Labururen aurka bigarrengoan.

Emakumeen Pala Txapelketa jokatzen aritu dira Zarautzen maiatzean eta azken txanpan sartu da lehia. Horren erakusle da gaur arratsaldean jokatuko dituztela finalaurrekoetako kanporaketak Urtetako frontoian. Finala eta hiru eta laugarren posturako norgehiagoka, berriz, ostiralean jokatuko dituzte.

Hala, 19:15etan hasita Zelaia eta Furundarena, Iraolaren eta Manterolaren aurka arituko dira gaurko lehenengo finalaurrekoan, eta berau amaitutakoan hasiko da bigarrena. Bertan, Azkoagak eta Martinez de Cabredok osatuko dute bikoteetako bat, eta Lertxundik eta Labururenek bestea.

Txapelketari lotuta, era berean, gustura agertu dira antolatzaileak hainbat partida "oso lehiatuak eta politak" izan direlako eta pilotariek "maila oso altua" erakutsi dutelako. Gainera, datorren urtera begira errepikatzeko asmo agertu dute. Zentzu horretan aitortu dute "bikote gehiagok izen ematea" nahiko luketela. Aurten, bederatzi izan dira txapelketan parte hartu duten bikoteak.