Lehen hondartza eguna langileekin eta erabiltzaileekin

Jabi Gonzalez Toston - Gorka Eizagirre 2023ko eka. 1a, 17:15

Sorosleak, tolderoak eta komunetako arduradunak gaur hasi dira lanean. Eguraldi eguzkitsuarekin estreinatu dute hondartza denboraldia.

Uda sasoiko lehenengo eguna ekainaren 21, asteazkena, izango bada ere, Zarautzera iritsi da dagoeneko. Horren erakuslea da hondartzan gaurtik martxan direla sorospen, toldo eta komun publiko zerbitzuak. Ohikoa baino bi aste lehenago abiatu dituzte aurten; izan ere, ekainaren 15ean hasi izan dira zerbitzua ematen aurreko urteetan.

Bada, ongietorria emateko eguraldi eguzkitsua izan dutenez, hainbat herritar ere bertaratu dira hondartzara giroaz gozatzeko: urertzean pasatu dute batzuek, eguzkia hartzera jesarri dira beste batzuek eta izan dira dira bainua hartzera ausartu deirenak ere. Nolanahi ere, aitortu dute ura hotz samar dagoela oraindik.

Halaber, hondartzako langileek adierazi dute lasaiak espero dituztela lehenengo egunak. Uztailera eta, batez ere, abuzturako espero dute lan karga handiena orduan iristen direlako kanpoko bisitari gehienak.