Hasi da Mefsst! Musika Errebolta Feminista

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 3a, 13:45

'Sortuz grabitatearen aurka' solasaldiarekin abiatu dute jaialdia, eta Miren Narbaiza, Eneritz Furya, Ainhoa Plaza (Nize) eta Intza Arakistain (Nize) musikari eta sortzaileek parte hartu dute. 

Sei urteko etenaren ondoren, bueltan da Mefsst! Musika Errebolta Feminista jaialdia, eta gaur egunean zehar hainbat ekimen egingo dituzte horren bueltan, Hiruputzu gaztetxean. Jo Mari jo! leloa darama aurtengo festak, eta Sortuz grabitatearen aurka solasaldiarekin ekin diote jaialdiari, 11:30ak inguruan. Miren Narbaiza, Eneritz Furya, Ainhoa Plaza (Nize) eta Intza Arakistain musikari eta sortzaileek (Nize) parte hartu dute mahai inguruan, eta sorkuntza prozesua, gorputza eta eszena izan dituzte hizpide, hiru ataletan banatutako saioan. Jarraian, fanzine tailerra izan da, eta hori bukatutakoan Airuren kontzertuak hartuko du gaztetxea. 15:00ak ingururako bazkaria antolatu dute eta arratsaldean, berriz, kontzertuak izango dira.