Jai giroa izan da goizean Pagoeta Egunean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 4a, 12:41

Zarauztarrak txistulariekin kalejiran igo dira goizean Guria tabernaren paretik Pagoeta mendira. Aiarrak, berriz, herriko plazan bildu dira 10:00etan, taldean tontorrera igotzeko.

Pagoeta Eguna ospatzen ari dira gaur goizean Pagoetan, eta, eguraldia lagun, jende  asko bertaratu da Aiatik eta Zarauztik goiz-pasa egitera. Usadioari eutsiz, zarauztarrak txistulariekin kalejiran igo dira goizean Guria tabernaren paretik Pagoeta mendira. Aiarrak, berriz, herriko plazan bildu dira 10:00etan taldean tontorrera igotzeko. Jende asko bildu da hitzorduan, Aiako Gazte Asanbladaren ekimenez, herrian Pagoeta Eguna berreskuratzeko asmoz. 14:00etan, lagun arteko herri bazkaria egingo dute Aian, Pagoeta Egunari jarraipena emateko

Pagoeta Mendizale Elkartekoek barra jarri dute bertaratu direnentzat, eta salda, txorizo egosia eta sagardoa eskaini dituzte.

Argazkiak: Sheila Portalo