'Las ocho montañas' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

Aritz Mutiozabal 2023ko eka. 6a, 10:00

Van Groeningen eta Vandermeersch bikotearen film saritua emango dute gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera.

Cannes, Valladolid eta Italiako Donatello sarietan hainbat aitortza jaso dituen filma da Las ocho montañas. Felix Van Groeningen eta Charlotte Vandermeersch bikoteak idatzitako eta zuzendutako ekoizpena da, eta gaur, Saio Originalaren barruan ikusteko aukera izango da Modelo aretoan, 19:30etik aurrera, jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin.

Pelikulako kontakizunari dagokionez, ondorengoa da sinopsia: "Pietro hiriko mutil bat da, Bruno ahaztutako mendiko herri bateko azken umea. Urteen poderioz, Brunok bere mendiari leial eusten dio, eta Pietro etorri eta joan egiten da. Bere esperientziek maitasunari eta galerari aurre egingo diote, bere jatorria gogoraraziz eta patuari bidea irekiz".