'Como Dios manda' eta 'La sirenita' filmak emango dituzte asteburuan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko eka. 10a, 10:30

Haurrei zuzendutako filma larunbat eta igande arratsaldean eskainiko dute, euskaraz, eta helduena gaurtik astelehenera bitartean, hainbat ordutegitan, ohi bezala.

Paz Jimenez zinegile espainiarrak zuzenduriko Como Dios manda filma emango dute gaurtik astelehenera Modelo aretoan. Andres Cuadrado Ogasun Ministerioko funtzionario zorrotza da, eta ziurtzat jotzen du dena ordena natural, hierarkiko eta mugiezin bati dagokiola. Lankide batekin izandako zorigaiztoko liskarraren ondoren, zigortu eta beste errealitate bati egin beharko dio aurre. 

Haurrek ere izango dute haiei zuzendutako zinema eskaintza gaur eta bihar, La sirenita animaziozko filma eskainiko baitute. Arielek, Triton erregearen alabarik gazteenak eta desafiatzaileenak, itsasoaz haragoko munduaz gehiago jakin nahi du eta, gainazala bisitatzen duen bitartean, Eric printze ederraz maiteminduko da. Sirenek gizakiekin elkarreragitea debekatuta badute ere, Arielek bere bihotzari jarraituko dio.

Ekainak 1o, larunbata
16:45. La sirenita
19:30. Como Dios manda
22:15. Como Dios manda

Ekainak 11, igandea
16:45. La sirenita
19:15. Como Dios manda

Ekainak 12, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Como Dios manda
19:30. Como Dios manda

Ekainak 13, asteartea
19:30. Saio originala: Los osos no existen