2023/06/25 - 2023/06/26 11:30

Jaiak

San Pelaio bezpera

San Pelaio bezpera
Herri osoan zehar, Zarautz
  • 11:30. Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko V. Topaketa, Lege Zaharren enparantzan. Bidasoako Erraldoiek, Tafallako Asier Marco Konpartsak eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien Elkarteak hartuko dute parte.
  • 12:00. Suziriak eta Txupinazioa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari.
    Ondoren, Erraldoi eta Buruhandien Topaketan parte hartzen ari diren taldeen kalejira Igandea txarangarekin batera.
  • 12:30. Izar-Haitz garagardo dastaketa, Munoan.
  • 14:00. Bazkaria, Munoan.
  • 17:00. Bertso saioa, Munoan.
  • 18:30. Haurren XLIII. Agerraldia (Haur Kultur Taldeak antolatuta), Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta. Azken Portutik, Iñurritzatik, Vista Alegretik eta Itxasmenditik abiatuko dira dute.
  • 19:00. Skareggekasko musika taldearen emanaldia, Munoan.
  • 20:00. Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin joko dute.
  • 21:30. DJ saioa nerabeentzat Josu Rodriguezen eskutik, Lege Zaharren enparantzan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Puntu Morea. Sexu erasoen aurrean laguntza edota informazioa eskatzeko gunea, Musika Plazan.
  • 23:15. Danborrada herriko elkarteek (Kayua, Carballeira, Arrano, Alkartasuna, Udaberri, Cachi Bachi, Urpekoak, Zurbaran, Batzokia, Ongi Etorri, Iñurritza, Arkaitz-Mendi, Itxasmendi) antolatuta. Zigordia kaletik abiatuko dira eta bertan amaituko dute. Bidean, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren enparantza, Musika Plaza, Kale Nagusia eta San Frantzisko kaleetatik igaroko dira.
  • 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Josu Txapartegi 'Txapas'-i, Lege Zaharren enparantzan.
  • 00:00. Bandera igoera, Txupinazoa eta Pelaioren ereserkia Zarauzko Musika Bandak jota, Lege Zaharren enparantzan.
    Ondoren, Josu Rodriguez DJak bere saioarekin jarraituko du.
  • 00:00. Bandera Igoera eta Txupinazoa, Iñurritzako zelaian.
    Ondoren, erromeria Bide batez taldearekin.
  • 00:00etatik 03:00etara. Arriskuen murrizketarako Testing zerbitzua, drogei buruzko informazio eta analisi zerbitzua eskainiko du Ai Laket! elkarteak, Munoan.
  • 00:15. Dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Musika plazan.
    Aldi berean, danborrada herriko kaleetan ibiliko da.
  • 00:30. Kontzertuak, Munoan: Rodeo eta Xiarroman eta Anwolt.